XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Errepara iezaiezu irakurgaian azalduriko esamolde hauei:

- aldizka soilik: noizean behin, noiz behinka, aldian behin, aldizka besterik ez, tarteka baizik ez...

- irratiak dioenez: irratiak esan duenez; era berean erabil liteke beste izen askorekin ere: ETBk dioenez, Juan Marik dioenez, Mariatxok dioenez...

- lumak galdu bildurrez: lumak galtzeko bildurrez; era horretan sortzen dira ondorengoak ere: zuri hotsegin gogoz, hura ikusi asmoz, zinera azaldu nahiz ...

- libururen batzu besterik ez: horixe baizik ez, horixe bakar-bakarrik.

- sakel hutsik: edo poltsikoa hutsik; baina hutsik erabiliz bada hainbat esamolde: hanka hutsik, oinutsik, praka hutsik, kamiseta hutsik, larrutsik...

- harik eta Parisera itzultzea deliberatu: edo Parisera itzultzea deliberatu arte.

Adib.: harik eta hura azaldu, harik eta euria egin, harik eta estudiatu, harik eta aprobatu...

Hots, hura azaldu arte, euria egin artean, estudiatu arte, aprobatu bitartean...

- Saia zaitez zeu ere honelakoxeak asmatzen eta zeure idazlanetan erabiltzen.

Dotoretu eta irabazi egingo du zure lanak, ez ezazula dudarik egin!

Testu azterketa

Kalendariora begira (Otsailak 2)

- Zein elementu izendatzen ditu Otsailaren bigarreneko zatian?

- Zein berri ematen digu elementu horietako bakoitzak?

- Zein dira idazleak darabiltzan pertsonaiak?

Zein beraien ekintzak? (Kontutan har animaliak ere nolabaiteko pertsonaiatzat jo litezkeela).

- Nola emango zenuke aditzera testu horren argumentua?

- Eta gaia?

Hil den mutila (Otsailak 16)

- Eman aditzera argumentua.

- Eman aditzera gaia.

Kukuak Erromako zubian (Martxoak 5)

- Zati honen teknikari erreparatuko diogu.

Konturatu al zara nola hasten eta bukatzen den?

- Eta zein gai darabil korapiloan? Zer diosku?

- Nola lotuko zenituzke hasera - korapiloa - bukaera testu honetan?

- Zergatik egin ote du horrela autoreak?

Zer adierazi nahita?